XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL NOMINALIZAZIOARI BURUZ ZENBAIT OHAR: ZAIL DA, ERRAZ DA PREDIKATUEN ERREJIMENA. Gasteiz, 1982-II-26

Sarrera Nominalizazio hitza aipatzen dugunean literatura dexente sortarazi duen fenomeno bat aipatu ohi dugu.

Hau dela eta, jakina denez, bi teoria dabiltza hor zehar: batetik nominalizazio delako hori transformazio berezi bat dela diotenak.

Hauentzat zu garaiz etortzea atsegin dut perpauseko perpaus txertatuak perpaus statusa duen bezala, zure etorrera atsegin dut perpausean agertzen zaigun zure etorrera izen sintagma ere sakoneko perpaus batetik eratorria izango litzateke.

Sakonean izango litzatekeen perpausa, gutxi gora behera, honelako zerbait izango litzateke: zu etorri zara.

Perpaus honen eta zure etorrera izen sintagmaren artean dugun erlazioa transformazio erregela baten bidez emango genuke aditzera.

Transformazio hori da, hain zuzen, nominalizazio, edo agian hobeto izenketa, deitzen duguna.

Baina bada beste hipotesi bat zure etorrera bezalako sintagmen sorrerari buruz.

Hipotesi honek ez du inolako izenketa transformaziorik eskatzen: etorrera beste edozein izen bezalakoxea izango litzateke, funtsean.

Eta etorri aditzaren eta etorrera izenaren artean dagokeen erlazioa hain bistakoa dena berau lexikoian emango litzateke aditzera, erredundantzi erregela aproposen bidez.

Erregela horrek esango liguke etorri eta etorrera-ren artean zer nolako erlazioa dagoen, ez bakarrik esanahiaren aldetik, baita sintaxiari dagozkion arazoei buruz ere.

Lehenbiziko hipotesiari transformazionalista deitzen diote.

Bigarrenari, lexikalista (1) Ik. . Ikus daiteke, baita ere, .

Gu, jakina, gaurko honetan ez gara arazo hauetan sartuko.

Ez dugu etorrera bezalako izenki eratorriei buruz hitzegingo, euskaraz aditz-izenaz baliatuz lortzen ditugun perpaus txertatuei buruz baizik.

Aditz mugagabea duten perpausen arteko zenbaiti buruz mintzatuko gara.